Izenburua: Kakao zaporeko gauak
Idazlea: Lur Gallastegi Zendegi
Argitaletxea: Alai
Urtea: 2024
Bilduma: Ganbara
Orri kopurua: 166
Adina: 14tik gora
Laburpena:
Eleberri sozial honek irakurketa asko errazten duen kapitulu motzeko egitura du. Bi istorio txandakatzen dira liburuan; alde batetik, Aņesek Donostiara bueltatzean bizi duena eta, bestetik, Bordelen ezagututako Sarahren istorioa.
Protagonistaren heldutasunerako bidaia kontazen du, azken finean. Berari eta bere ingurukoei gertatutakoak korapilatu egiten dira hasiera batean eta haiek guztiak deskorapilatzen pasatzen da kontakizuna. Maitasuna, laguntasuna, mina, bizipen traumatikoak eta haien ondorioak... Ukitzen dituen gaiak anitzak bezain sakonak dira, baina gazte baten ikuspegitik oso modu naturalean agertzen ditu egileak. Bi munduren arteko kontrastea agertzen du eleberrian zehar, baina, era berean, mundu bakoitzeko pertsonaiei gertatzen zaiena egiturazko arazoa da, transbertsala; genero indarkeria, sexu abusuak eta indarkeria.
Berezia da usainek kontakizunean zehar hartzen duten garrantzia, horiek baitira protagonista bakoitza bere gogoramen traumatikoarekin lotzen dituen baldintza. Usaia, dastamena, zentzumenak oro har dira, kontakizunaren izenburuak argi uzten duen bezala, emakume hauek guztiak euren iraganarekin harremanetan jartzen dituztenak.
Liburuaren azaleko ilustrazioak kakaoa darabil istorioa irudikatzeko eta izenburu emateko elemntu gisa. Kolore ilunek gaua irudikatzeaz gain emakume hauen guztien bakardade, korapilo eta nahasmendua adierazteko tresna izan liteke. Irudi zirriborratua da, gogoramen txarrek uzten dutena, markatuta uzten gaituzten memoriaren argazki lausoak.