Izenburua: Kaka, putza, pixa. Komunera joateko gidaliburua
Idazlea: Susanna Isern
Ilustratzailea: Mar Ferrero
Itzultzailea: Maialen Mujika
Argitaletxea: Nubeocho
Urtea: 2025
Bilduma: Somos8 bilduma
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honek garbitasuna eta komunera joateko ohiturak lantzen ditu tonu umoretsuan eta eguneroko egoeretan oinarrituta. Koalak urtebetetze festa antolatu du eta bertaratutako animalia bakoitzak, arratsaldean zehar, komunera joateko unea biziko du. Egoera bakoitzaren bidez, ohitura egokiak irakasten dira: azken unera arte ez itxarotea, atea jotzea, papera aurreztea edota ohera joan aurretik pixa egitea, besteak beste. Komiki burbuila baten bidez, festa giroan dabilen bare txiki batek gomendio praktikoak eskaintzen ditu tonu ulerterrazean. Ilustrazioek akuarela eta arkatza uztartzen dituzte, pastel koloreak nagusi direlarik. Egoera orokorrak kolorez beteak diren orrialdeetan agertzen dira, eta komunari loturiko uneak, hondo zuriaren erabilerarekin, nabarmendu egiten dira. Azken orrialdeetan, animalien ahotik jasotako gomendio guztiak laburbiltzen dira.