Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kaka lehiaketa aparta

Idazlea: Rafael Ordoņez

Ilustratzailea: Laure du Fa˙

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2023

Bilduma: Somos8

Orri kopurua: 48

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek umorezko tonuan kontatzen du nola antolatzen duten animaliek (izaki bereziren batekin batera), kakarik dotoreena saritzeko lehiaketa bat. Ipuin eskatologikoa da, aniztasuna eta ezberdinen arteko eztabaidak islatzen dituena, tonu dibertigarrian eta erritmo arinean. 

Narrazioa zaldiak kaka ederra egin duela adierazten duenean abiatzen da. Berarekin dauden ahuntza, behia eta ahatea eztabaidan hasten dira bakoitza bere kakaren edertasuna defendatuz. Txerriak lagunduta kaka ezberdinen kalitatea aztertzen (kantitatea, testura, usaina, trinkotasuna eta bestelako ezaugarriak) ari direla, munduko kakarik ederrena izendatzeko lehiaketa antolatzea erabakitzen dute. Usoa deialdia zabaltzera bidaltzen dute, eta adostutako egunean lehiakide mordoa agertzen da. Txapelketa bukatzear dagoela, txakur txiki bat loreontzi bat duela agertzen da eta bere kaka loreontzian dagoen jasmin usaintsuaren hazia izan zela adierazten du. Honengatik txapelketa txakurtxoak irabazten du, gainerakoen barre-algaren artean.

Eszena bakoitzak bi orrialde hartzen ditu eta figurak handiak eta sinpleak dira, hau da, ulerterrazak. Koloretsuak dira, ondo perfilatuak, kolore primarioak eta planoak erabilita.


Kaka lehiaketa aparta