Izenburua: Julen eta Helene
Idazlea: Jabier Muguruza UgarteIlustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2025
Orri kopurua: 44
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Narrazio errealista da, ukitu umoretsukoa. Bi protagonisten arteko laguntasun platonikoa aurkezten zaigu. Bien arteko bakarrizketa tartekatuetan garatzen da kontakizuna, haien egunerokotasuna lehenengo pertsonan kontatzean oinarritzen dena eta, jakina, euren harremanaren kronika egitea.
Istorioaren lehenengo orrietan konturatzen gara Julen istripu baten ondorioz gurpil aulkian geratu den musikaria dela, eta Helene bere aurreko etxean bizi den neskatxa. Alde batetik Julen daukagu, istripuagatik egunak etxean pasatzen dituena, eta bere auzokidearen bizitasunaren lekuko izatea egokitu zaiona. Helene energiaz beteriko haurra da, eta beti leihora begira dagoen eta gitarra jotzen duen auzokideak kuriositatea pizten dio.
ilustrazioek testuak esandakoa irudikatzen dute. Akuarelazko ilustrazioak dira, pertsonaia karikaturizatuekin.