Izenburua: Joemak eta polasak
Idazlea: Iņigo Astiz
Ilustratzailea: Maite Mutuberria
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019
Orri kopurua: 72
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Nork esan du poesia gauza serioa izan behar duela? Poema liburu honek letrekin, hitzekin, esanahiekin eta soinuekin jolasteko gonbidapena luzatzen dio irakurleari.
Irakurketa aktiboa eskatzen du, idazle eta ilustratzailearekin batera jolastuko du irakurleak. Umorearen bitartez hizkuntzaren eta esanahien inguruan hausnartzeko gonbidapena da. Jolas mota desberdinak eskaintzen dira:
• Grafiarekin. Adib: “Oligrafo bat nola sortu”, “Sei”, “Eltxoa”,...
• Logika eta dedukzioarekin. Adib: “Deskubrimendua”, “Igogailuan”, “Botila itsasoan”,...
• Letrek orrian hartzen duten lekuarekin. Adib: “Kangurua eta arkakusoa”, “Lainoa”, “Gauza serioak”,...
• Letrak, silabak, hitzak antzaldatzen. Adib: “Puskak”, “Orbelagatik balitz”, “Kontrako norabidean”,...
• Mikroipuinak. Adib: “Zonbiak”, “Duelua”, “Behia”,...
• Paradoxak eta sofismak. Adib: “Karakola”, “Ura”, “Estralurtarra”,...
Teknika mistoarekin egindako ilustrazioak eskaintzen zaizkigu (ur-margoa, tinta, estanpazioa,...), kolorez ugariak. Poema bakoitzaren gainean txiki bat ageri da, eta tarteka orri bikoitzekoak daude (guztira sei). Oro har poemaren interpretazio librean ari dira, batzuk mezuarekin lotuta, gehienetan letra baten forma edota itxura agertzen kolore berezitu-beltzean.
Imanol Merceroren kritika Berrian