Izenburua: Jakes eta Herio
Idazlea: Natalie Pudalov
Ilustratzailea: Tim Bowley
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2019
Orri kopurua: 32
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Jatorri ingeleseko herri-ipuinaren bertsioa da, album formatuan. Bizitzaren eta heriotzaren artean dagoen lotura erakusten da kontakizunean.
Jakesen ama hilzorian dela hasten da ipuina. Hondartzarako bidean doala bere amaren bila datorren Heriorekin egiten du topo eta, oso azkarra denez, Herio flasko batean sarrarazten du. Ondorioa berehalakoa da: Etxera itzultzean ama askoz hobeto aurkitzen du. Tamalez pozak gutxi irauten die. Heriorik gabeko mundua espero ez bezalakoa da-eta.
Sinboloz eta xehetasunez beteriko ilustrazio espresionista indartsuek kontakizunaren tonu gazi-gozoa ezartzen laguntzen dute.
Ipuinaren bertsio ugari daude, baina hemen nabarmentzekoa Tim Bowley berak “Seeds on the wind/ Semillas al viento” (Ed. Raíces, 2003) liburu elebidunean argitaratutakoa da, album honen jatorria delako, ziurrenera.
Imanol Merceroren kritika Berrian