Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Jak Txikiena

Idazlea: Lu Fraser

Ilustratzailea: Kate Hindley

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2021

Bilduma: Haurrentzako albumak

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Tonu hezitzailea duen album ilustratu honek, txikia izanagatik ere erronka handiei aurre egin diezaiokegula azaltzen digu. Testu errimatuaz baliatzen da Malentxo izeneko jak-aren istorioa kontatzeko.

Malentxo jak talde bateko txikiena da, eta bere dohaiak baditu ere, kosta ala kosta hazi nahi du, bere ustetan ez baitago jak handi batek egin ezin duenik. Bizitzak erakutsiko dio ordea, badela jak txiki batek bakarrik egin dezakeenik.

Batzuetan orrialde bakarra eta besteetan orrialde bikoitza hartzen duten ilustrazioek xehetasunekin aberasten dute testua, bi jak motaz hitz egiten bazaigu ere, handiak eta txikiak, taldearen aniztasuna islatzen dute, eta testuan azaltzen ez diren bi animalia ttipi eransten dizkiote kontakizunari.


Jak Txikiena