Izenburua: Izotz azpian
Idazlea: Michael Escoffier
Ilustratzailea: Ella Charbon
Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2024
Orri kopurua: 22
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honek kontakizun laburra eskaintzen du, bi eszenatoki paraleloetan garatua: izotz gainean inuita gaztea arrantzan, eta izotz azpian arraintxo bat zulorantz jana bila. Egoerak paraleloak dira, eta gai nagusiak laguntasuna, kooperazioa, erresilientzia eta enpatia. Amaieran, albumak bestearen lekuan jartzera gonbidatzen du irakurlea. Tonua bizia eta umoretsua da.
Istorioa orrialdez orrialde pilatzen doa: bi protagonistek laguntzaileak biltzen dituzte norabide kontrakoan tiraka aritzeko, eta tentsioa goraka doa, haria apurtu arte. Arraintxoa, libre, pozik geratzen da bere mokadu goxoarekin.
Bi planoak urdin eta zuriaren erabilerari esker argi bereizten dira. Testuak, izotzaren erdiko geruza urdin argian kokatua, esaldi laburren bidez narrazioa osatu eta anbiguotasunez jokatzen du, bi ikuspegietara egokitzeko moduan.
Kartoizko album etzana da, italiar eran, eta plano finkoa izan arren, pertsonaien sarrerak eta ekintzen pilaketak mugimendu sentsazioa sortzen dute.