Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Itzel. Argia aurkitzeko bidaia

Idazlea: Donald Navas Zeledón

Ilustratzailea: Moi Escudero

Itzultzailea: Josune Aznarez

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2024

Orri kopurua: 126

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Itzel: argia aurkitzeko bidaia, fantasiazko gazte-eleberria da, euskal mitologiaren inguruan ardaztua. Protagonista Itzel da, hamar urteko neskatila ausarta, Gaueko izaki ilunaren menpe dagoen herrixka batean bizi dena. Herritarrek beldurrez eta isiltasunean dihardute, Gauekok Tartalo, Inguma, Gizotso eta iratxoen bidez ezarritako agintaritza zorrotzaren pean.

Itzelek, ordea, seinale misteriotsuak jasotzen ditu izaki magiko batzuengandik, eta amonaren laguntzaz, Mari —argiaren sortzailea— desagertu zeneko istorioa ezagutzen du. Argiaren bila abiatzeko bidaian galtzagorriak, Basajaunak eta Nekane eta Zigor anai-arrebak  ditu bidelagun. Gaueko eta haren aliatuen aurka egin behar du, herrira argia itzultzeko.

Liburua 16 kapitulu laburretan egituratuta dago, kapitulu bakoitzak izenburu argigarria duelarik. Liburuan hainbat ilustrazio ageri dira, txuri-beltzean eta eskuz margotuta, istorioa kokatzen laguntzeko. Pertsonaia mitologiko nagusiak eta gertaera esanguratsuak irudikatzen dituzte, eta haritz hostoak elementu apaingarri gisa errepikatzen dira orrialdeetan zehar.


Prentsako aipamenak:

 


Itzel. Argia aurkitzeko bidaia