Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Itsaso gazian

Idazlea: Nieves García

Ilustratzailea: Marina Gibert

Itzultzailea: Amaia Egidazu

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2024

Orri kopurua: 20

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Album honetan, ume protagonistak itsas bidaia batean gidatzen du irakurlea. Uhin artean dantzan dabil eta ezpata-arraina, izurdea, olagarroa, mihi-arraina, atunak, sardinak, trikuak eta txibiak ezagutzen ditu. Azkenean, behin eta berriz abiapuntu izango duen irla txiki batera iristen da. Gaua heltzean, ilargiari helduta nabigatzen jarraitzen du.

Orrialdeetako fondoak itsasoko urdin tonalitate desberdinez koloreztatuta daude, orrialdez orrialde aldakorra den paleta baten bidez. Horien gainean, ilustrazio bizi eta koloretsuek kontrastez beteriko bidaia erakusten dute: gau izartsuaren lasaitasuna eta itsas korronteen mugimendua aurrez aurre jarriz. Kolore masen erabilerak irudi argiak sortzen ditu, eta hauek gaztetxoen arreta erraz bereganatzen dute.

Orrialde bikoitz bakoitzean lau bertsoko testu errimatua dago, seiko neurrian osatua eta letra larriz idatzia, irudi guztietan azaltzen den umeari ahotsa ematen diona. Hasierako esaldia errepikatu egiten da testu guztietan “Itsaso gazian...”, irakurketari erritmoa emanez, orrialdez orrialde abesti baten estrofak lotzen joango bagina bezala.

Kartoi gogorrak, ertz borobilduek eta tamaina txikiak irakurle txikiei liburua esku artean ibiltzeko aukera ematen diete.

Gazteleratik datorren itzulpen honek originalaren mamia eta erritmoa mantentzen ditu, bozgora irakurtzeko liburu oso aproposa eginez.


Prentsako aipamenak:

 


Itsaso gazian