Izenburua: Ipuin hautatuak aldrebes kontatuak!
Idazlea: Gianni Rodari
Ilustratzailea: Nicoletta Costa
Itzultzailea: Joseba Santxo Uriarte
Argitaletxea: Begiko
Urtea: 2018
Bilduma: Hizki Larriak
Orri kopurua: 24
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Rodariren Filastrocche in cielo e in terra (1960) lanetik aterata dago Ipuin hautatuak aldrebes kontatuak! kontakizun errimadun hau. Jatorrizkoan ipuinak eta absurdoa uztartzen dituen atalaren izenburua da hori.
Testu labur eta errimatuaren bitartez ipuin klasikoekin jolasteko proposamena luzatzen digu Rodarik, izenburuan agertzen den moduan aldrebes kontatuta baitaude. Beraz, tonu umoretsuan jakingo dugu Txanogorritxok otsoa harrapatu duela, Edurnezurik ipotxak zigortzeko asmoa duela, eta Loti Ederra loezinak jota dagoela.
Ilustrazioek orri osoa hartzen dute eta ipuina lerroz lerro irudikatzen. Estilo samurraz eginak daude kolore planoak eta biziak erabiliz.