Izenburua: Indiako oasia
Idazlea: Pablo Zapata Lerga
Ilustratzailea: Paloma Corral
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2022
Bilduma: Paper txoriak; 27
Orri kopurua: 144
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Nobela hau Vicente Ferrer eta Anna Perry bikotearen bizitzari buruzko sasi-biografia da, kontakizunean gako diren elementuak asmatuak direlako.
Fikziozko testuinguru honetan, Anna neskatoa Indiako Bengala eskualdean jaio zen, bere aitona George, Sir George, bertako administrari nagusia zenean. Handik urte batzuetara, jada Ingalaterrako gazteluan bizi direla, Sir George eta Annak India goxotasunez oroitzen dute, eta Annak ikasketak bukatzean bertara itzultzea erabakitzen du. Annak aitonari bidatzen dizkion eskutitzetan Vicente Ferrer gazteari buruz hitz egiten hasten zaio, bisita batean, senargai modura aurkezten dion arte. Sir Georgek hasieran ez du begi onez ikusten bilobak aukeratutako gizona, berak printze batekin ezkondu nahi baitzuen, baina denborarekin Vicente onartzeaz gain bere proiektuetan laguntzen hasten da, bere gaztelu eta lursailak salduta.
Handik urte batzuetara Sir Georgek Indiara bidaiatzen du inaugurazio baten aitzakiarekin, eta bertan Anna eta Vicentek beraien fundazioan bere diruarekin sortu ahal izan duten guztia miresten du: eskolak, ospitaleak, liburutegiak, ur-putzuak.... Osasun egoera makala dela eta, bertan gelditzea erabakitzen du, bertan hiltzeko.