Izenburua: Inauteriak
Idazlea: Anita BijsterboschIlustratzailea: Anita Bijsterbosch
Itzultzailea: Amets Santxez Munain
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2024
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Inauterietako pasartea kontatzen digun narrazio laburra da. Inauteri giroa, prestaketak, jantziak eta lagunartea erakusten ditu. Irakurle-hartzailearekin jolastu nahi duen liburua da, alaia eta interaktiboa.
Mapatxea, hontza, azeria eta sagua elkartu, mozorrotu, makilatu eta desfilera joaten dira. Dantzan ibili, karrozak ikusi, konfetiak jaurti eta, azkenik Inauteri printzea agurtzen dute.
Ilustrazio koloretsuak ditu. Margo masaz osaturiko forma sinpledun irudiak. Orrialde beteak oro har. Testuak esaten duenari erantzuten diote.
Bilduma berean beste lau ale daude: Elurretan jolasean, Zelaian jolasean, Hondartzan jolasean, Basoan jolasean.