Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ilerik izan nahi ez zuen katua

Idazlea: Severine de la Croix eta Anthony Signol

Ilustratzailea: Pauline Roland

Itzultzailea: Iņigo Satrustegi

Argitaletxea: Picarona

Urtea: 2022

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek, tonu alaian, ilea izatea gorroto duen katu baten istorioa kontatzen du.

Eusebio katuari ez zaio batere gustatzen ilea izatea, traba egiten baitio, baina bera oso iletsua da. Ipuinaren lehen zatian Eusebiok bere ilearekin dituen gorabeherak kontatzen zaizkigu. Halako batean, istripu baten ondorioz, Eusebiok buztaneko ilearen zati bat galtzen du, eta horrek ideia mundiala ematen dio: Gorputz guztiko ilea kentzen badu, akabo arazoa! Eta ipuinaren azken atalean ilea guztiz kentzea lortu arteko gorabeherak kontatuko dizkigu liburuak.

Ilustrazioak eta testuak elkar osatzen dute eta modu askotan konbinatzen dira, batzuetan orri osoa betetzen duten marrazkiak daude, bestetan komikien antzera sekuentzia ezberdinak azaltzen dira orrialde berdinean testuarekin nahastuta etab. Kolore bizikoak eta dinamikoak dira eta fondo zuriaren gainean nabarmentzen dira.


Ilerik izan nahi ez zuen katua