Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ikaragarri aspergarria

Idazlea: Raquel Blázquez

Ilustratzailea: Raquel Blázquez

Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun

Argitaletxea: Bookolia

Urtea: 2021

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Tapa gogorreko ipuin ilustratua da.

Inurri baten antza duen zomorro batek zein aspertuta dagoen kontatzen digu. Baina irudietan erreparatuz gero konturatuko gara hori ez dela egia. Zeren eta bera konturatzen ez den arren, sekulako abentura bizitzen ari baita. Dragoi baten gainetik doa eta honek aharrausi egiten duenean bere ahoan sartzen da, eta bere heste guztietatik pasa ondoren honek puzkerra botatzen duenean bere ipurditik ateratzen da. Eta ez hori bakarrik, bera jan nahian beste animalia bat doakio atzetik, baina honetaz ere ez da jabetzen.

Ilustrazioak nahitaezkoak dira istorioa ulertzeko, jakina.

Ilustrazioek ordenagailuz eginak dirudite. Atzealde zuriaren gainean kolore gutxi erabiltzen ditu, biziak. Dragoia berdea da kanpotik eta barrutik arrosa, ahoan barna doanean dena beltz bihurtuko da. Pertsonaiak oso adierazgarriak dira. Sinpleak, baina mugimenduan daudela eta zein bide egiten ari diren oso ondo adierazita dago.


Ikaragarri aspergarria