Izenburua: Ibai gorria
Idazlea: Beatriz Berrocal
Ilustratzailea: Verónica Aransa (azaleko ilustrazioa)
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2024
Bilduma: Paper txoriak, sail berdea
Orri kopurua: 187
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Ibai Gorria, apartheid garaian, Hegoafrikan girotutako eleberria da. Shaka gaztetxoa da istorio honen protagonista, eta hark eta haren lagunak herrialdea Olinpiar Jokoetan ordezkatzearekin amets egiten dute. Horretarako, buru belarri dabiltza Ibai Gorrian entrenatzen, baina ametsa egia bihurtzeko dauden oztopoekin talka egingo dute.
Istorioak, Shakaren adinekoen arteko esperientziak kontatzeaz gain, Shakaren familiakideei buruz ere hitz egiten digu. Shakaren hiru familiakide dira garrantzitsuak eleberrian: Alde batetik, Shakaren aitona: itxuraz gogorra den gizon jakintsua, baina sentibera eta jatorriaren garrantziaz ohartarazten dion pertsona. Bestalde, ama: ikastea maite duen emakume margolaria. Eta, azkenik, jaiotzen den arreba txikia: bizitzaren ikuspegiaz hausnartzeko aukera emango dion familiakide berria.
Ipuinak komunitateari buruz ere hitz egiten digu; izan ere, azal kolore ezberdineko pertsonen arteko harremanak islatzen dira, baita uholdea bezalako hondamendi natural baten aurrean, azaleratzen diren erresilientzia eta pertsonen arteko elkartasuna ere.