Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hormak

Idazlea: Oihana Iguaran Barandiaran

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2021

Bilduma: #traola

Orri kopurua: 174

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Eskolako pareta batean “Lea Puta” hitzak agertu dira bat-batean eta eskola guztia asaldatu da hori dela eta. Batzuek burla egingo diote Leari, besteek gertatu denaren teoriak asmatuko dituzte, eta gutxi batzuek aurpegia aterako diote.

Kapitulu bakoitzean ahots desberdin batek gertatutakoa nola bizi duen kontatzen digu, eta honela ezagutuko dugu gertakari matxista baten aurrean bakoitzak duen erreakzionatzeko modu desberdina, eta funtsean bi multzotan sailkatzen dena: enpatia erakusten dutenak, eta axolagabe jokatzen dutenak.

Poliki poliki, bost egunetan zehar, hasierako ezustea ekintzarako deia bihurtuko da. Laburpen zabalagoa nahi duenak klika dezala hemen.

 

 


Hormak