Izenburua: Honela egiten da haur bat!
Ilustratzailea: Cristina Torrón
Itzultzailea: Aiora Jaka Irizar
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2025
Bilduma: Sexu-heziketarako nire lehen liburua, 3
Orri kopurua: 48
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Dibulgazio liburu honek giza ugalketaren prozesua azaltzen du, haurrei zuzenduta dago, heldu baten bitartekaritzaz irakurtzeko. Sarrera orokor bat du eta ondoren lau ataletan banatzen da: Sorkuntza, Haurdunaldia, Jaiotza eta Edoskitzea. Amaieran familia eta hezitzaileentzako gida dauka.
Prozesuaren deskribapen biologiko hutsez haratago, osagai emozionalak edo kulturalak azaltzen dira. Ilustrazioek unean uneko adigaia modu didaktikoan adierazten dute, modu positiboan ageri dira prozesuko egoera guztiak eta, gizakiez gain, animalia ugaztunen irudiak ere erabiltzen dira azalpenetan.
Familia eta hezitzaileentzako gidan ohikoak diren zalantza eta kezkei erantzuten die egileak. Familia eredu edo ugalketa edo hazkuntza moduen aniztasunari dagozkion galderak ere badaude tartean.