Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hirota jaunaren lorategiko telefono kabina

Idazlea: Heather Smith

Ilustratzailea: Rachel Wada

Itzultzailea: Uxoa Iņurrieta

Argitaletxea: A fin de Cuentos Editorial

Urtea: 2021

Orri kopurua: 32

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Goizero Makiok bisita egiten dio bizilagun duen Hirota jaunari. Jolasean aritzen dira nork ikusiko urrunean, portuan, Makioren aita eta Hirotaren alaba. Horretan ari ziren 2011ko Sendaiko lurrikara hasi eta olatu handia (tsunamia) etorri zenean. Olatu erraldoiak dena eta denak hartu eta irentsi zituen. Denek galdu zuten norbait eta isiltasunak estali zuen herria. Egun batean, Hirota jaunak telefono kabina bat eraikitzen du bere lorategian, eta ez entxuferik, ez haririk ez duen telefono batetik bere alabarekin hizketan hasten da. Laster hasi dira herritarrak ere galdutako ahaideekin egunerokotasuna partekatzen telefono haren bidez.

Albumaren gidoia osatzeko podcast batean entzundako gertakizun batean oinarritu da autorea.

Japoniako arte molde tradizionalak eta 2011ko hondamendiko argazkiak inspirazio gisa hartzen duten ilustrazioekin osatzen da. Irudi batzuk orrialde batekoak dira, besteek bi orrialde hartzen dituzte. Pastel koloreak erabiltzen ditu, albumari goxotasun berezia emanez.


Hirota jaunaren lorategiko telefono kabina