Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hipo lorategia zaintzen

Idazlea: Nicola Kent

Ilustratzailea: Nicola Kent

Itzultzailea: Usua Lasa

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2025

Bilduma: Etxe giroan

Orri kopurua: 12

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Haur txikiei zuzenduriko ipuin honek eguneroko lanetako ezagutza sinpleak modu jostagarri eta interaktiboan irakasteko helburua du. Hiporen kasuan gaia lorategiaren zaintza da.

Hipok, Leo bizilagunaren lorategia oso dotore dagoela ikusita, berea zaintzera jarri eta lan guztiak burutu ondoren, zuhaitzetako frutak bildu eta Leorekin partekatzen ditu.

Haurrak irakurketan modu aktiboan parte har dezake, animaliekin batera egitekoak burutu ahal izango dituelako: elementuak irristatu, azal-hegalak irauli, gurpilak biratu...

Kartoi lodizko orriak ditu, ertz borobilduak eta tamaina ertaina (17x17 cm).

Kolore orbanez osaturiko irudi biziak eta erraz manipulatzeko azal-hegal eta gurpilak.

Esku txikietan ibiltzeko edizioa egokia da.


Prentsako aipamenak:

 


Hipo lorategia zaintzen