Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hilekoa mundiala da

Idazlea: Anna Salvia Ribera

Ilustratzailea: Cristina Torron

Itzultzailea: Aiora Jaka Irizar

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2024

Orri kopurua: 160

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Ezagutza-liburu honek hilekoaren inguruko informazioa eskaintzen du modu argi eta zuzenean. Nerabezaroan sartzen diren haurrei zuzenduta dago, eta helburua da hilekoa eta berarekin lotutako gaiak ulertzen laguntzea: sexu-organoen funtzionamendua, ziklo menstruala, zaintza, ugalkortasuna eta horrek guztiak dakartzan emozioak. Hilekoa gorputzaren ezaugarri natural eta baliotsutzat aurkezten da, eta bere funtzionamendua ezagutzea ezinbesteko lehen urrats gisa. Hori guztia azalpen labur eta ulerterrazen bidez kontatzen da, taburik gabe.

Liburua bakarka irakur daiteke, baina eskolan edo familian lantzeko ere baliatu daiteke.  Diseinu grafiko zaindua du, testuak eta irudiek elkar osatzen dute, infografien eta ilustrazio erakargarrien bitartez. Gida modura baliagarria da, informazioa eskuragarri jartzen baitu modu ordenatu eta atseginean.


Prentsako aipamenak:

 


Hilekoa mundiala da