Izenburua: Herri bizia
Ilustratzailea: Elisa Ferro
Itzultzailea: Nagore Pérez Fernández
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2025
Bilduma: Txor-txor bilduma
Orri kopurua: 14
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Jakintza liburua da, egoeraz beteriko katalogoaren antzera egituratuta dagoena. Herria du gaia eta tonua alaia.
Herrian zehar ibilaldia egingo dute Hartz Txikik eta Hartz Handik, kalean, janari dendan, liburutegian, parkean, jostailu dendan eta kafetegian ibiliko dira.
Kolore masaz txikiz osaturiko formekin egindako ilustrazioak, marra beltzik gabeak. Detailez eta kolorez josiak. 75 hegal azal baino gehiago dituzte, altxatzeko.
Berriketan jarduteko iradokizunak jasota ditu azken orrian. Bitartekariarentzat oharrak dira: erakutsi eta esan, hitz egin poliki, haurrek entzunez ikasten dute, ez zuzendu akatsak, jarraitu haurrei, lotu errealitatearekin, denboraz larri? Lehen hitzak.