Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Heldu garen guztiak

Idazlea: Antonio Rubio

Ilustratzailea: María Girón

Itzultzailea: Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2022

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 32

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Album ilustratu formatuan aurkezten zaigun aldarrikapen liburua da. Metrika eta errima argirik gabeko olerki bat osatzen du testuak, eta lirikotasun horretan ondo baino hobeto laguntzen dute ilustratzailearen irudi errealista, koloretsu, dinamiko eta adierazgarriek. Jatorri anitzeko haurrak aurkezten ditu, eskola egun batean, elkarri lagunduz ikasten modu zoriontsu batean, jokoak, abestiak, zaporeak eta dantzak konpartituz… Tonu alai eta baikorrarekin hartzen du gaia.

Aniztasun hori nabarmena da ikasleen fisionomia eta kolorean, bakoitzak badu bere ama-hizkuntza eta bere herri ohitura. Ikasgela honetan, Asiako, Afrikako, Ameriketako eta Europako umeak biltzen dira. Paralelismoa proposatzen da, itsasoko arrain bidaiariekin edo zeruko hegazti migratzaileekin konparatzen da haien askatasuna, ez baitu mugarik.

Irudiak ezinbestekoak dira eta kolore atseginak dira, apalak, errealistak, akuarela modukoak. Aniztasunak paleta kromatiko baten antza hartzen du. Eszena dinamikoak dira, perspektiba diferentekoak, erretratuak errealistak eta adierazkorrak diren artean.


Heldu garen guztiak