Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hego Poloa eta Ipar Poloa, bi liburu bakar batean

Idazlea: Li Rongbin

Ilustratzailea: Juliana Motzko

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2024

Orri kopurua: 48

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Dibulgazio liburua da. Izenburuak dioen bezala, gure planetaren bi poloak dira arretagunea. Bateko eta besteko geografia, flora eta fauna, klimatologia eta egoera ekologikoa erakusten ditu.

Liburu honen ezaugarri deigarriena bere formatua da: Bi azalei itsatsita liburu bana eskaintzen du, polo bakoitzarentzat. Ezkerretara Hego Poloaren liburuxka eta eskuinean Ipar Poloa. Liburuxka biek informazioa berdin egituratuta daukatenez, ezaugarrien erkaketa modu errazean egin daiteke. Hala izanik,

Azalean, agurra eta dagokion partearen aurkezpen txiki bat dugu. Hurrengo orrialdean liburuaren ataria. Eta hortik aurrera bi orrialde hartzen dituen ataletan egituratua dago, gaiak hauek direlarik:

1. Kokapena, non dauden Poloak

2. Nolakoak diren, hau da, nola osatuta dauden

3. Bereizgarriak

4. Animalia motak

5. Klima

6. Urtaroei buruzko informazioa: uda eta negua.

7. Bertako arrisku edo arazoei buruzko informazioa.

Atal bakoitzaren hasieran gaiari buruzko informazio orokorra ematen duen testu bat dugu eta bi orriak hartzen dituen irudi bat. Honen gainean, gaiari buruzko xehetasun desberdinak azaltzen dituzten marrazki eta testu txikiak ditugu.

Ilustrazioak orokorrean txuri eta urdinak dira, batez ere paisaiari dagokionean, Ipar Poloan izan ezik, han belarra eta landareak baitaude. Bestalde animalien larruaren gris eta marroiak ditugu. Edo gizaki eta hauek egindako gauzen koloreak. Orduan bai kolore gama zabaldu egiten da.

Animaliak pertsonifikatuta daude, jantzita, jolasean. Elkarren artean hitz egiten dute.

Ilustrazioak sinpleak dira eta estatikoak, baina adierazgarriak.


Prentsako aipamenak:

 


Hego Poloa eta Ipar Poloa, bi liburu bakar batean