Izenburua: Haurtxoak barreka eta kukuka
Idazlea: Caspar Addyman
Ilustratzailea: Ania Simeone
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2024
Adina: 0tik gora
Laburpena:
Album formatuan aurkeztutako lan hau ume txikientzat egindako jolas-liburu alaia da, "kukuka" jolasa oinarri hartuta. Orrialde bakoitzean egoera errepikakorra proposatzen da: hainbat objekturen atzean, erdi ezkutatuta, ume baten irudia ageri da. Liburuaren egitura bereziari esker, orrialde zabalgarriek aukera ematen dute irudi osoa ikusteko, eta horrela, “kuku!” une dibertigarri hori bizitzeko. Tonu jolasti eta atseginean, haurrek esplorazioa eta ezustekoaren poza bizitzen dute orrialdez orrialde. Ilustrazioek ezinbesteko eginkizuna dute hemen; haien bidez ezkutatu eta agerrarazten baita pertsonaia nagusia. Kolore bizi eta egiantzekoak erabiltzen dira, orri osoa betez eta arreta erakartzeko egoki. Marrazkiek ez dute berezitasun handirik teknikari dagokionez, baina jolasaren funtzionaltasuna eta ikusgarritasuna primeran betetzen dute. Haur txikientzako irakurketarako lehen pausuen artean, esperientzia partekatzeko aukera ematen duen lana.