Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hau neure zuhaitza da

Idazlea: Olivier Tallec

Ilustratzailea: Olivier Tallec

Itzultzailea: Garazi Arrula Ruiz

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2022

Bilduma: +xo!

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Umorezko albuma da. Haurren ikuspegitik, daukaguna partekatzearen zailtasuna du aipagai, baina oro har jabetza sentimenduak jendartean duen oihartzuna agertzen da. Oihan batean urtxintxa txiki batek erabakitzen du zuhaitz bat eta hango pinaburuak bereak direla, eta ez beste inorenak. Baina nola egin bere jabetza pribatua errespetatuko ez luketenekin? Gertatuko liratekeen (dena hipotetikoa baita!) kanpoko mehatxuei aurre egiteko estrategia ugari pentsatuko du, gehienetan neurriz kanpokoak, bere kezka eta paranoiak estaltzeko, alimaleko pareta bat eraiki arte, Historiari erreferentzia argia eginez.

Orrialde mutuko bukaera ireki batean, urtxintxak paretaren beste aldera begiratzean hainbat urtxintxa ikusten du alde guzietara saltoka, interpretazio anitzari bidea irekiz.

Testu ironiko bati loturiko untxiaren ilustrazio irringarriak daude, espresio handiz marrazturik, emozio ezberdinen araberako begiekin, esaterako. Irudiak testuaren osagarri dira, eta efektu komikoa ematen diote.


Hau neure zuhaitza da