Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hau ez da adarbakarra!

Idazlea: Barry Timms

Ilustratzailea: Ged Adamson

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2023

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan adarbakarra aurkezten zaigu, pertsonaia mitologikoa, edozer gauza izan daitekeen animalia: adar-tronpeta, adar-koilara, adar-puzgailua, adar-makila, adar-sarea... Orrialdez orrialde animalia fantastikoaren adarrak izan ditzaken funtzio ezberdinak aurkezten zaizkigu, zein baino zein eroago.

Jolas sinple baten bitartez, begi aurrean dugun hori ezeztatuz, irakurleak adarraren erabilera ezberdinak ikusten ditu. Irakurlea hurrengo orrialdean zer agertuko zain dago, ilustrazioetan ikusten duen horrekin gozatuz. Azkenean agerikoa dena konfirmatuz: ikusten duguna, adarbakarra da.

Ilustrazioak kolore bizikoak dira, fosforeszenteak, alaiak eta forma borobilekoak. Pertsonaiak begi handiak dira.


Hau ez da adarbakarra!