Izenburua: Harrikolore
Idazlea: Iņigo Ibarra
Ilustratzailea: Irati Merino
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2024
Orri kopurua: 103
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Abenturazko eleberri honetan, Maddalen, Maitane eta Ziortza dira protagonistak, eta eurekin batera arituko da Owen, oporretan Bretainiatik etorritako mutil bat. Istorioa Bilbon hasten da, non Ziortzak, bere aita kalezaina izateagatik, hiriko hainbat eraikinetako giltzak lortzen dituen. Lagunekin batera, San Luis meatzera sartzea erabakitzen du, nahiz eta sartzea debekatua izan. Barruan, bagoneta batekin izandako istripu baten ondorioz, koloretako harri bitxi bat aurkitzen dute. Harria argitara ateratzean hitzak agertzen dira haren gainean, pistak bailiran. Une horretatik aurrera, ikerketa baten bidez abentura bat hasten dute, Bilboko liburutegitik hasita Nafarroako herri txiki bateraino. Euskara eta bretoiera hizkuntzen arteko elkar ulertzeak, Owen eta gainerako lagunen arteko komunikazioa aberasten du, emozioen bidezko ulermenari garrantzia emanez. Eleberria 20 atal motzetan egituratuta dago, eta tarteka testua laguntzen duten ilustrazio bizi eta adierazgarriak ageri dira.