Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hari ikusezina : gu guztiok lotzen gaituzten loturei buruzko ipuina

Idazlea: Miriam Tirado

Ilustratzailea: Marta Moreno

Itzultzailea: Aintzane Atela

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2022

Orri kopurua: 56

Adina: 4tik gora


Laburpena:
Irakaspenezko album ilustratua da, bizitzaren funtsezko gauzei buruz hitz egiten duena, denok elkar lotzen gaituen hari ikusezina kasurako. Nurak jakin du bere zilborrak sekretu bat duela gordea. Jakin du zilborretik hari ikusezinak ateratzen zaizkiola eta maite dituen pertsonekin lotuta dagoela, denbora eta espazioz haratago. Lotura horietaz baliatuko da egunerokoan bere beldurrak gainditzeko. Ilustrazioak testuak dioena azaltzen du, eta emozioei buruzko informazio gehigarria ematen du. Irudiak karikatura modukoak dira, pertsonaia buru handiekin. Kolorez bizia da, teknika mistoak erabili dira, hala nola argizari margoak, arkatzak eta ordenagailu bidezkoak. Forma borobilak nagusitzen dira, ez dute marrarik baina bai itzalak.


Hari ikusezina : gu guztiok lotzen gaituzten loturei buruzko ipuina