Izenburua: Haragi Kolore
Idazlea: Desirée Bela-Lobedde
Ilustratzailea: Lydia Mba
Itzultzailea: Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea
Argitaletxea: Mezulari
Urtea: 2024
Orri kopurua: 48
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honek koloreen bidez aniztasunaren inguruko hausnarketa proposatzen du. Haragi Kolore margoa da protagonista. Eskolako lehen eguna iristear da, eta kutxako beste margoekin batera haurrek egingo dituzten marrazkietan parte hartzeko irrikaz dago. Beste koloreek zerua, belarra edo autoak margotuko dituztela uste dute, eta Haragi Kolorek, berriz, azalaren kolorea izatea dagokiola.
Hala ere, haurrak beren familiak marrazten hasten direnean, Haragi Kolorea ez da hautatua izango. Orduan konturatzen da munduan larruazal kolore askotarikoak daudela, eta ezin direla kolore bakar batekin pertsona guztiak margotu. Irakasleak azaltzen duenez, pertsona adina azal kolore dago, eta ezin da aniztasuna kolore bakarrean islatu. Haragi Kolorek leihoaz haratagoko munduan erreparatuz eta Oliverren bizkar-zorroan egiten duen bidaiari esker, familia eta pertsona mota ugari ezagutuko ditu.
Ilustrazioek kolore biziak eta estilo naifa dute, eta testuarekin elkarlanean arituz, narrazioaren osagarri dira. Albumaren amaieran irakurleari zuzenduriko agur moduko orrialde bat ageri da, istorioari bukaera emateko.