Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hankalata pirata

Idazlea: Xosé Manuel González

Ilustratzailea: Ramon Trigo

Itzultzailea: Xabier Olaso

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2022

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek jolas sinbolikoaren baliokide literarioa izan nahi du. Abentura bat irudikatzen du, baina, modu izkutuago batetan, konfliktoak nola ekidin daitezkeen ere erakusten digu ipuinak.

Tonuari inguruan esan, tonu alaia eta dibertigarria erabiltzen dela. Errimak erabiltzen dira hau lortzeko.

Hankalata pirata aurkezten zaigu, eta honen gustoko ekintzak erakusten zaizkigu, besteak beste borrokarako duen prestutasuna. Horren harira, mamu batekin izango duen tira bira azaltzen zaigu. Bera borrokarako prest badago ere, inork ez dio jaramonik egiten. Azkenik, mamuaren atzetik borroka bila badoa ere, mamuak ihes egiten dio. Beraz, piratari, borrokarekin amestea baino ez zaio geldituko.

Ilustrazioek garrantzi handia dute. Marrazki espresiboak, desproportzionatuak eta exajeratuak dira.

Marrazkien teknika mistoa da, akuarela, tinta, argizariak eta grafitoa erabili dira indar handiko orri bikoitzeko irudiak egiteko. Hutsune zuririk ez da inon ageri eta hizki larriz idatziriko bizpahiru lerroko testua dago orri bakoitzean.


Hankalata pirata