Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Handi bezain txiki

Ilustratzailea: Raquel Catalina

Itzultzailea: Julio Soto

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2025

Orri kopurua: 42

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honen gai nagusiak denboraren joana, oroimen(a) eza, eta bizitzako aldaketak direla esan daiteke. Istorioak Nataliren bizitza kontatzen du. Haurtzaroa landa eremuan igarotzen du, baina etxea txiki geratzen zaionean hirira bizitzera joatea erabakitzen du. Hamaika gauza egiten ditu bertan, baina denboraren joanean “tamainaz txikitzen” hasi dela ohartzen da, eta zahartzaroan berriz itzultzen da landa eremura.

Tonu poetiko eta goxoz ageri dira bizitzako etapa ezberdin horiek, hau da, denborak pertsonarengan duen eragina, nortasunaren bilakaera eta natura bera bizitzaren ziklo gisa irudikatzen dute Rakel Catalinaren ilustrazioek.

Esate baterako, landa eremuko etxea txiki geratzen zaio eta hanka leihotik atera beharrean aurkitzen da. Hiriko txikitasuna, berriz, Nataliren ile luzeak irudikatzen du eta testuak ere ilustrazioekin batera esaldi gogoangarriak eskaintzen ditu: “Sukaldeko iturrira iritsi ezinda geratu zenean, ihintza edanda moldatuko zela pentsatu zuen.”


Handi bezain txiki