Izenburua: Gurpilak
Idazlea: Eztizen Artola Iturrate
Ilustratzailea: Esteban Montorio (azala)
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2024
Orri kopurua: 138
Adina: 14tik gora
Laburpena:
Eleberriak aita ikustera kartzelara egindako bisitek markatutako bizitza izan duen haur baten istorioa kontatzen du. Protagonistak Ihintza du izena, eta lehenengo pertsonan 6 urtetik 13 urte bete arte errealitate hori nola bizi duen azaltzen digu; besteak beste, kartzelara joateko bidaiak, kartzelako bisitak eta ingurukoekin bizi dituen zenbait esperientzia. Eleberriak haurtzaroko ikuspegi inuzentea eta goxoa aurkezten digu, baita ikuspegi hori urteekin nola aldatzen doan ere. Bestalde, errealitateak eta ingurukoek egiten dutena norberaren nortasunen zer eragina duten ikusteko aukera ematen du.