Izenburua: Gordegia
Ilustratzailea: Emma Adbage
Itzultzailea: Joana Pochelu
Argitaletxea: Haria Liburuak
Urtea: 2025
Orri kopurua: 36
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album liburu honetan haur talde bat eta eskola ondoan sortutako sakonune bat dira protagonistak., lantzen du. Gehiago izango direlakoan, gutxienez hiru gai nagusi ditu liburuak: haurrek naturarekin duten harremana, jolas libreari omenaldia, eta helduek umeei eragiten dieten gehiegizko babesa.
Istorioak kontatzen duenez, eskolaren alboan sakonunea sortu da, bertako haurrek “zuloa” izenarekin bataiatu dutena. Naturako elementu ezberdinek osatzen dute leku hori eta haurrek biziki gustuko dute bertan jolasean aritzea. Irakasleei edota helduei, ordea, ez zaie batere gustatzen haurrek “zuloa” jolas-leku moduan erabiltzea. Horren ondorioz, beldur horrek menderaturik, helduek bertan jolastea debekatzen diete. Halere, haurrek naturarekin harremanean jarraitzeko bidea topatzen dute, gordegi hartan errealitate berri bat sortuz. Egun batean zuloa eta ingurua desagertu direla ikusiko dute haurrek, lurra berdinduta dagoela, eta ez dagoela iraganeko jolasak berreskuratzeko aukera askorik. Hala eta guztiz ere, haurrek beren bidea bilatzen dute eta handik ez oso urrun muino txiki bat topatzen dute, eurak laketuko dituen harri, sasi eta antzekoez ongi hornitutakoa; hortik aurrera umeek bertan jolasten dute.
Ilustrazioak, kontakizunaren parte dira, tonu grisak erabiltzen dira, kontakizunaren tonuarekin bat eginik. Istorioa ulertzeko beharrezkoak dira irudiak eta gainazalaren zati handiena hartzen dute.