Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Goiko amona eta Beheko amona

Idazlea: Tomie de Paola

Ilustratzailea: Tomie de Paola

Itzultzailea: Eva Linazasoro

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2022

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek autorearen haurtzaroko bizipenak kontatzen ditu, autoreak berak azken orrialdean aitortzen duen bezala. 1973an argitaratu zuen lehen aldiz, 1998an ilustrazioak zaharberrituta bigarrenez, eta eskuartean duguna azken berrargitaldia da.

Tommyk txikitan amona eta birramona zituen. Igande arratsaldero haien etxera joaten zen bisitan. Amona behean egoten zen beti, sukaldean lanean, eta birramona goian, ohean. Bereziki birramonarekin duen harremana kontatzen da, errutina moduan egiten dituztenak deskribatuz (goxokiak jatea, istorioak kontatzea, orraztea). Birramona oso adinekoa eta ezindua izaki, narratzaileak mutiko txikiaren ikuspegi oso naturala azaltzen du, inoxentziaz eta maitasunez betea. Goiko amona hiltzean, mutikoak heriotzarekin lehen kontaktua du. Urteak joan ahala, mutikoa heldu bihurtu eta beheko amona ere zahartu eta hiltzearekin bukatzen da kontakizuna, bizitzaren zikloa azpimarratuz.

Testuak eta ilustrazioek narrazioari eskaintzen dioten tonu xamurrean familia harremanak, belaunaldien arteko loturak, zahartzaroa, denboraren iragana eta heriotza gaiak jorratzen dira.

Kolore leuneko arkatzez margotutako ilustrazio figuratiboek testua berresaten dute, baina aldi berean kontakizunaren giroa lasaia eta goxoa izatea ahalbideratzen dute.


Goiko amona eta Beheko amona