Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Goazen etxera, untxitxo

Idazlea: Carolina Búzio

Ilustratzailea: Carolina Búzio

Itzultzailea: Bakun, S.L.

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2023

Bilduma: Goazen etxera

Orri kopurua: 8

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Album trokelatu honetan zenbait animaliaren etxeak erakusten zaizkigu, eta etxera itzultzeko bidea jolas interaktibo moduan proposatzen da. Kolore biziak eta ilustrazio deigarriak ditu, prozedura ludikoa du, eta prozesuan zenbait oinarrizko kontzeptu narratibo ikasteko bidea proposatzen da: pertsonaiak, objektuak eta hari narratiboaren eraikuntza.

Lau animalia aurkezten zaizkigu bi orrialdetara (untxia, azeria, hartza eta hontza), eta dinamika bera da guztietan: kumea etxera itzuli behar da. Ezkerreko orrialdean eskuinean identifikatu beharreko elementuak (beti 6 elementu) agertzen dira, letra larriz idatzita. Eskuinean, berriz, etxera iristeko egin beharreko bidea irudikatzeko trokelatutako bide batetik fitxa batean dagoen protagonista eraman behar da ama edota aita dauden tokiraino iritsi arte.

Ezaugarri fisikoei dagokienez, liburuaren azalean ere agertzen da etxera itzultzeko bidea irudikatzen duen mekanismo bera, irakurlea erakartzeko.


Goazen etxera, untxitxo