Izenburua: Gezurra
Ilustratzailea: Frédérique Bertrand
Itzultzailea: Mirentxu Ibargarai eta Nahia Zubeldia
Argitaletxea: Haria Liburuak
Urtea: 2025
Orri kopurua: 36
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honetan ipuin bat kontatzen zaio irakurleari, zeinetan gezur bat esan ondoren, haur batek ez dakien zer egin gero eta astunago zaion zamarekin. Azkenean bilduko du indarra modu jasanezinean puztu zaion gezur horixe lehertzeko. Testua laburra eta zuzena da, ipuineko protagonistaren ahotsetik. Irakasgai tonua du liburuak, baina irudien bitartez sinbolismo indartsua darabil eta horrek geruza poetikoa gehitzen dio liburuari. Marrazkiek orri guztiak hartzen dituzte, gehienetan biak batera, narrazioaren zama handiena daramatelarik, hitzei gertaeren adierazpen errealagoaren ardura utziz, irudiekin metafora indartsuak egiten baitira. Trazuen eta kolore orbanen arteko oreka eta desorekarekin jolasten du irudigileak.
Liburuak badu aukera istorioa audio bidez entzuteko, amaieran dagoen QR-a erabilita.