Izenburua: Gazte naturalisten koadernoa. Ibaiak, hezeguneak eta itsasoak.
Idazlea: Jonathan Rubines
Ilustratzailea: Jonathan Rubines
Argitaletxea: Sua
Urtea: 2024
Bilduma: Adi natura, 2
Orri kopurua: 176
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Dibulgazio liburua da, ur gazi zein geza du abiapuntu eta uraren ingurumarian sortzen den ekosistemaren deskribapena, azterketa, azalpena eta beronen garrantzia dira osagaiak.
Hiru motatako irudiak agertzen zaizkigu: digitalki egindako ilustrazio gutxi batzuk, gehienbat apaingarriak direnak; arkatzez, ur margoz zein akrilikoz egindako beste ilustrazio asko (batzuk infografiak), azalpenen gehigarri direnak; eta argazkiak, ugari. Azken bi hauek ezinbestekoak dira, testua aberastu eta ulergarriagoa egiteko.
Tonua zientifikoa galdu gabe, ludikotasunerako joera era erakusten du. Ekimen proposamenekin eta bitxikeriak-jakingarriak azalduz. Hizkuntza jantzia erakusten du, teknikoa (glosarioa, liburu gomendagarriak..) eta, hala ere, hurbila.