Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gauzen lezioa. Eguneroko unibertso xumea

Idazlea: Gustavo Puerta Leisse

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belástegui

Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Ediciones Modernas El Embudo

Urtea: 2024

Bilduma: Zenbat gauza!

Orri kopurua: 120

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Liburu hau dibulgazioaren generoan kokatzen den arren, ohiko informazio-liburuetatik aldentzen da. Objektu arruntak (botoia, dadoa, labana, frisbeea…) abiapuntu hartuta, informazioa, jolas proposamenak, gogoeta filosofikoak eta umorea uztartzen ditu, XIX. mendeko eskola entziklopedia bat gogora ekarriz.

Ohiko erabileretatik haratago, objektuen izenaren etimologia, haien historia edo erabilera absurduak  azaltzen dira.

Testuak hizkera aberats eta zainduan idatzi dira, eta irakurleari galderak egin eta pentsarazten diote, adin guztietako irakurleentzako esperientzia aberasgarria sortuz. Irudimena eta jakin-mina pizten dituzten jardueren bidez, esplorazio-jolas amaigabe bihurtzen da liburua.

Ilustrazioetan objektuen irudi zehatz eta hiperrealistak ageri dira, arkatzez egindako marrazki xehe eta zainduak, zuri-beltzean eta laranja kolore bizi bakarrarekin osatuak. Ilustrazio hauek testuarekin batera doaz, baina haren esanahia zabaltzeko eta sakontzeko gaitasuna dute, eta estetikoki liburu osoari nortasun berezia ematen diote.

Antolaketak irakurketa errazten du, nahiz eta lehen begiratuan konplexua iruditu. Amaieran aurkibidea, oharrak eta bibliografia eskaintzen dira, azken hori modu oso originalean idatzita, iturriak testuinguruan kokatuz eta irakurketaren parte bihurtuz.

Irakurleari pentsarazteko proposamena, eta sormenaren eta kuriositatearen aldeko aldarria.


Prentsako aipamenak:

 


Gauzen lezioa. Eguneroko unibertso xumea