Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gau beltz on

Idazlea: Karmele Mitxelena Etxebeste

Ilustratzailea: Naiara Mitxelena Etxebeste

Argitaletxea: 1545

Urtea: 2024

Orri kopurua: 52

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Gau Beltz on album ilustratua da, euskal tradizioan Arimen Gaua izenez ezagutzen den Gau Beltza berreskuratzen duena. Narrazio intimista eta iradokitzailearen bidez, amaren galeraren ondoren lehen aldiz Gau Beltza biziko duen neskatilaren begiradatik kontatzen da istorioa. Albumak dolua eta beldurrak gainditzearen inguruko gaia jorratzen du, eta aldi berean belaunaldiz belaunaldi transmititutako erritual eta ohiturak erakusten ditu. Udazkeneko giroan kokatua, neskatilak bere beldurrak aurrez aurre biziko ditu: mozorrotzea, arbolaren ureztatzea, herriko errituan parte hartzea eta basoaren zeharkaldia bakarrik egitea. Ilustrazioetan argiztapenaren erabilera nabarmena da: ilunabarreko itzaletatik egunsentiko lehen printzetarako trantsizioak emozioen garapena laguntzen du. Kolore beroek —laranjak, horiak eta beltzak— eta espazio zuriaren erabilerak tonu goxoa eta sakona indartzen dute. Azken orrietan QR kode bat gehitzen da, kopla tradizionalekin.


Prentsako aipamenak:

 


Gau beltz on