Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Galdu dena azaldu dadila!

Idazlea: Garazi Kamio

Ilustratzailea: Julen Ribas

Argitaletxea: Ikaselkar

Urtea: 2021

Bilduma: Kimu bilduma

Orri kopurua: 32

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honetan lanbide, interes eta zaletasun desberdinen adibideak ematen dira tonu alai eta umoretsuan.

Gehienak gogoratzen gara haurrak ginela galdu ginen egun hartaz, bada, liburu honetan istorioak buelta ematen du. Haur batzuei helduak galdu zaizkie hirian barrena, eta non dauden asmatzen saiatzen dira, haien izaera, zaletasun eta lanbideak kontuan hartuta.

Barrez lehertzen diren bitartean, umeak helduen zain gelditzen dira hiriko parkean “Galdu dena azaldu dadila!” argudiatuz.

Akuarelaz egindako orri bikoitzeko hamalau ilustrazioetatik hamarrek hiriko parkea perspektiba desberdinetatik erakusten dute. Beste lau irudietan galduta dauden helduak azaltzen dira, haurrek irudikatu dituzten egoera eta lekuetan.


Galdu dena azaldu dadila!