Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gabon, munstrotxook!

Idazlea: Danielle Mclean

Ilustratzailea: Gareth Williams

Itzultzailea: Imanol Salegi (Bakun SL)

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2024

Orri kopurua: 12

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Kartoizko jolas-liburu trokelatua da hau, munstro txikien laguntzaz lotara joateko unea modu jolasti eta atseginean lantzen duena.

Gau Beltza da, eta Munstrotxoak gozoki eske ibili ondoren, banan-banan hasten dira logaletzen eta ohera joaten. Bi orrialdez osatutako eszena bakoitzean, istorioaren bi une irudikatzen dira: eskuinean lagunak elkarrekin ageri dira; orria pasatu, eta ezkerrean, bakoitza bere ohean lo hartuta ikus daiteke. Horrela, pixkanaka, guztiak lokartzen dira.

Ilustrazioak trazorik gabekoak eta kolore biziz beteak dira, xehetasunez egindakoak. Pertsonaiek hasieran eskuetan daramaten objektua gero ohean dutela ikusten da, eta ohea bera ere pertsonaiak gehitu ahala osatzen doa. Azken irudian, etxetik kanpoko ikuspegia ematen da: bost Munstrotxoak, bata bestearen ondoan, amets gozoan murgilduta.


Prentsako aipamenak:

 


Gabon, munstrotxook!