Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gabon denoi

Idazlea: Chris Haughton

Ilustratzailea: Chris Haughton

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2022

Orri kopurua: 32

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Gaua da. Saguak, untxiak, oreinak eta hartz ama -ez ordea hartz kumea- logura dira, eta aho zabalka ari dira lo egiteko prest. Moztuta dagoen orritxoa pasaz gero, aurreko orriko animalia tapatuta gelditzen da. Beste alde batetik, orriz orri konturatzen zara, animaliak gero eta handiagoak direla. Hartzak agertzen direnean, elkarrizketa hasiko da, hartz txikik saguak, oreina eta untxiak jolastera gonbidatuko ditu, baina haiek ezetz esango diote, lo egin behar dutela, horrela hartz txiki bera hasiko da logura sentitzen eta aharrausika. Puntu honetan animalia guztiak zurrunka hasiko dira, orriz orri zurrungak luzeagoak gertatuko dira.

Hasierako babes orrian lurraren sorkuntza dago irudikatuta, eta amaierakoan zerua izarrez beteta ikusten da.

Ipuinak ez du testurik behar ulertu ahal izateko, fondo arrosa du eta animalia guztiak urdinak dira, ez dira kolorearengatik bereizten. Logura direnean eta aho zabalka ari direnean, erraz ikusten da, itxuraldaketa. Oso adierazkorra dira.


Gabon denoi