Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Franky Frankenstein

Ilustratzailea: José Carlos Andrés Gómez

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2025

Bilduma: Somos8

Orri kopurua: 38

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honek nork bere burua den bezalakoa onartzea aldarrikatzen du. Horretarako tonu gozo eta didaktikoan eraikitako istorioa kontatzen digu narratzaileak:

Protagonista Franky Frankenstein da, gaztelu batean aitarekin bizi den neskato erraldoia. Etxean ez zaio ezer falta: jostailuak, irakaslea eta lagun bitxiak ditu, hala nola piraña edo sugea. Hala ere, beste ume batzuekin jolasteko gogoa sentitzen du eta gaztelutik ateratzea erabakitzen du, aitak herriko jendea desberdina izango dela ohartarazi arren.

Herrian, jendeak harriduraz begiratzen dio bere tamainagatik, eta Txiki izeneko ume baten laguna egiten da. Hark eskolaren berri ematen dio eta bertara joatea erabakitzen du. Eskolan gustura sentitzen bada ere, bere gorputz handiak hainbat zailtasun sortzen dizkio eguneroko egoeretan. Horregatik, aitari txikitzeko edabe bat prestatzea eskatzen dio. Edabea hartu aurretik, ordea, Txikik hausnartzeko esaten dio, eta Franky konturatzen da handia izateak ere abantailak dituela. Azkenean, bere burua den bezala onartzea erabakitzen du, eta tamaina baino garrantzitsuagoa zoriontsu izatea dela ondorioztatzen du.

Testuak egitura lineala eta erraza du, elkarrizketa laburren bidez eratua.

Ilustrazioek kolore biziak eta trazu sinpleak erabiltzen dituzte. Pertsonaien keinuak eta tamainen arteko kontrasteak nabarmendu egiten dira, eta irudiek testuan azaltzen diren egoerak  erakusten dituzte.


Franky Frankenstein