Izenburua: Ez dago galdera ergelik
Ilustratzailea: Guilherme Karsten
Itzultzailea: Saretik Itzulpen Zerbitzuak
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2025
Orri kopurua: 144
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Liburuaren xedea jakintza orokorreko zenbait gai modu ulerterrazean azaltzea da, eguneroko fenomenoak eta jakin-minetik sortzen diren galderak abiapuntutzat hartuta.
Liburuaren tonua hurbila, umoretsua eta didaktikoa da; azalpen arinak eta adibide praktikoak ematen dira. Tonu baikorrak eta jostalariak iradokitzen du ez dagoela galdera “ergelik”, jakin-mina baita ezagutzaren motor nagusia.
Liburuaren amaieran glosario bat dakar. Bertan testuan zehar agertzen diren hitz tekniko, zientifiko edo konplexuen definizio laburrak biltzen dira. Helburua irakurleari ulermena erraztea da.
Gaikako aurkibidea liburuaren amaieran agertzen den beste tresna bat da, eta edukia gai edo kontzeptu nagusien arabera antolatuta eskaintzen du. Bertan, irakurleak bere intereseko gaiak azkar bilatzeko aukera dauka.
Ilustrazio sinple eta umoretsuak ditu, testua eta kontzeptuak argitzen laguntzeko. Irudiak ez dira apaingarri hutsak: azalpenak osatzen dituzte eta irakurleen ulermena errazten dute, liburuari izaera dinamiko eta erakargarria emanez.