Izenburua: Ez da nire errua!
Idazlea: Christian Voltz
Ilustratzailea: Christian Voltz
Itzultzailea: Xabier Olarra
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2018
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratua da, ipuin zirkular batean umore handiz emandako irakaspen bat gordetzen duena.
Ikuspuntu xume batetik begiratuta errudun sentimenduari buruz hitz egiten digula esan daiteke, eta ikuspuntu unibertsalago batean bizitzako ekintzen kausa-efektu lotura neurtezinei buruz, «tximeletaren efektua» deitzen den teoriaren haritik.
Istorio zirkularra eta “akumulatiboa” da: Baserritarak armiarma hiltzen du ikuiluan, eta horren ondorioz inguruan dauden animalia guztiekin kolpe kate bat sortzen da.
Ilustrazioa lanak collage teknika oso pertsonala darabil, trazu eta forma abstraktu xamarrekin. Kolore tonu apalak erabiltzen dira: grisa, harea, beltza eta marroi-gorriztak. Ilustrazioak testuarekin erabateko lotura du, eta informazioa kudeatzen du ere.
Imanol Merceroren kritika Berrian