Izenburua: Ez da kaxa bat, hiri bat da
Ilustratzailea: Antoinette Portis
Itzultzailea: Eva Linazasoro
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2025
Bilduma: Amets egiteko liburuak
Orri kopurua: 44
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Egileak, “Hau ez da kaxa bat” bere aurreko lan arrakastatsuaren arrastoari segika, protagonista bera ekarri du orrialde hauetara. Oraingoan, untxi zuria munduko etxegilerik onena da, eta hiri bat eraiki nahi du, berea izango dena. Hainbat animalia gerturatzen zaizkio laguntza eskainiz, baina berak guztiak alboratzen ditu, BERE hiria delako. Hala, jirafa altua, inurri langile eta indartsuak eta kameleoi pintorea bota egiten ditu hiritik, konturatzen den arte, hiri zoragarria eraiki dezakeela, baina bakarrik baldin badago, ez dela merezi duen hiri bat. Itzultzeko eskatuko die, eta guztien artean eraikiko dute, denona izango den hiri bat. Egileak marra oso soilak erabili ditu ilustrazioetan, pertsonaiak zuri-beltzeko profilekin irudikatuz, eta indarra kartoizko kaxei emanez. Hiria bizia hartzen hasten denean, kameleoiak koloreak ekartzen ditu kontakizunera.