Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Euri eta ateri

Idazlea: Alaine Agirre

Ilustratzailea: Yolanda Mosquera

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2025

Orri kopurua: 75

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Ipuina da, ipuin ilustratua izan daitekeena. Narrazio labur poetiko eta kritikoa da, sistema kapitalistaren eragin kaltegarrien erretratu gisa uler daitekeena. Umorea eta ironia erabiliz, dramatismoa saihesten du, eta nahiz eta gai sakonak jorratu, hurbiltasuna eta arintasuna mantentzen ditu.

Protagonistaren egonezina islatzen da. Gurpil zoro batean murgilduta bizi da, triste, estresatuta, depresioak jota. Gainez eginda dago, eta bere barne gatazka gizartearen presioekin lotzen da. Euriaren eta aterpearen irudiek babesa eta arriskua irudikatzen dute, metafora gisa.

Halako batean, lanean eten bat egin eta izebaren baserrira joaten da. Baserrian eraldaketa sakona bizitzen du.

Ilustrazioek ongi bereizten dituzte ipuinaren bi zatiak. Lehen zatiko ilustrazioetan azaltzen den kolore nagusia gorria da, zeinak protagonistaren oinazea transmititzen duen. Bigarren zatiari hasiera emateko, tonalitatea aldatu egiten da. Gorriaren ordez, urdina azaltzen zaigu, itxaropentsuagoa. Teknika mistoa erabili da: akuarela, collage digitala eta marrazketa tradizionala uztartzen dira. Irudiak ez dira soilik deskriptiboak: sinbolikoak eta metaforikoak dira. Elementu naturalak, espazio hutsak eta objektu sinpleak erabiltzen dira barne mundua irudikatzeko.


Prentsako aipamenak:

 


Euri eta ateri