Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Etxe izugarria

Ilustratzailea: Xabier Salomó

Itzultzailea: Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2025

Orri kopurua: 40

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Beldurrezko pertsonaiekin osatutako kontakizun barregarria da, komikia izan gabe ere badituena gerturatzen zaizkion hainbat ezaugarri. Era berean, asmatzeko eta jolas egiteko ipuina ere bada.

Ipuin honetako izaki fantastiko beldurgarriak (sorgina, momia, banpiroa,...) etxebizitza berri baten bila hasten dira. Saltzaileak etxerik izugarrienak erakusten dizkie, bakoitzarentzat aproposa den bana. Hala ere, munstroek ez daukate ordaintzeko dirurik eta kale gorrian gelditzen dira. Haur bat errukitzen zaienean patua aldatzen zaie, bere familiaren etxean bizitzeko aukera eskaintzen baitie, bakoitza txoko batean ezkutatuta.

Ilustrazioa ezinbestekoak da. Ematen diren azalpen asko irudietan oinarritzen dira. Ipuinaren hasieran eta bukaeran, ilustrazioek daramate narrazioaren haria, eta testua elkarrizketetara mugatzen da.

Kolore biziak erabiltzen dira, ipuinaren tonu irrigarriari laguntzeko egokiak; beldurgarriak beharko luketen irudiak oso koloretsuak dira. Marrazkiak zatika agertzen dira, komiki edo bineta baten estilora, nolabait azaltzeko. 


Prentsako aipamenak:

 


Etxe izugarria