Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Eta untxiak entzun

Idazlea: Cori Doerrfeld

Ilustratzailea: Cori Doerrfeld

Itzultzailea: Garazi Arrula Ruiz

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2021

Bilduma: TXO!

Orri kopurua: 36

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Irakaspenera bideratutako album irudidun baten aurrean gaude, entzuketaren edo enpatiaren gaia duena oinarrian. Tonu hezitzailea darabil orobat.

Taylor izeneko haurrak ez du jakiten nola egin aurrera gauzak zailtzen zaizkionean. Oraingoan eraikuntza-jolasa lurrera erori zaio. Egoeraz jabeturik animalia lagunak gerturatzen zaizkio. Bakoitzak bere laguntzeko modua “inposatu” nahi dio arrakastarik gabe. Esaterako oiloak Taylor egoerari buruz hitz egitera bultzatu nahi du, hartzak oihu egitera, elefanteak gauzak nola zeuden gogoratu eta lehen bezala uztera, hienak barre egitera, ostrukak burua ezkutatzera, kanguruak dena zakarretara botatzea... Azkena untxia dator, haurraren benetako beharrari erantzuten jakingo duena: haurraren ondoan egongo da, isilik eta entzuten. Irudien trazuak ikatz-ziri lodiaren estilora eginda daude, forma borobilduak osatuz.

Irudi sinpleak dira, guztiak atzealde zuriaren gainean argi ageri direnak. Honek laguntzen du pertsonaien aurpegi eta espresioetan arreta jartzen, eta haien emozioak erraz identifikatzen.


Eta untxiak entzun